XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mendibururen adizkiak eta idaztankeraSUMARIO.- 1. Euskaltzainen eritzi bat eta Mendibururen Otoitzgaiak
2. 1760 ta 1904 garren urtetan argitaratuak.
3. Ekoizpen (edizione) berriaren bi geigarri.
Mendiburu bai ta Mendiburu ez.
4. Aditz berenkoien adizkiak.
1. Giputz-aditza alik osoroen biltzeko, eguberri-aurreko batzar baten, eritzia eskatu nizuten batzarkide maiteoi: ea, onetarako, Irun-Oyartzun-Ondarribi alde orretako adizkiak alkartzea bear bearreko lana edo beintzat egokia zeneritzazuten ala ez.
Baietz erantzun zenidaten, Bonapartek Goinapartzat zedukan izkelki ori beste Giputz askoren adizkiai gaineratzea egoki izango zela.
Orduan, Naparroaldeko uri orietara yoatea udaberrirako naiz udarako utzirik, Mendibururen adizkiak biltzeko asmoa artu nuen.
Adiskide on batek, gure lankide Eguzkitzak, Mendibururen
Orrialdez orrialde, lerroz lerro ta itzez itz iru liburuak zeatz ta ardura aundiz irakurrita, bi edo iru batzarretarako gaia dakarkizutet.
Nere lantxo onek iru atal izango ditu.